Udan ere #euskahaldun

Erabiltzailearen aurpegia Helios-AEK 2015ko mai. 7a, 14:58
Martxoaren 29an, Bilbon amaitu zen 19.KORRIKA arrakastatsuak hitz-joko ezaguna izan zuen: euskaldun eta ahalduntzea elkartuta: EUSKAHALDUN; izan ere, besteak beste, bakoitzak duen ahalmena erabiltzera gonbidatu zuen AEK-k KORRIKAren mezuaren bitartez. Norberaren ahalmena euskara ikasten hasteko, ikasten jarraitzeko, mintzapraktika egiteko. Kontua ekitea da: eskua altxatu, hitza hartu, eta plazan sartu.

AEK-K UDAN ERE EUSKAHALDUNTZEN JARRAITZEKO GONBITEA EGITEN DU, 2015eko UDAKO ESKAINTZA AURKEZTUTA

 

Gaurtik aurrera, AEK-k udako kanpaina jarri du martxan, eta edozein euskaltegitan zein webgunean informazioa eskura dago. 2015eko udako matrikulazio kanpainaren leloa da “Udan ere euskahaldundu zaitez”.

 

Martxoaren 29an, Bilbon amaitu zen 19.KORRIKA arrakastatsuak hitz-joko ezaguna izan zuen: euskaldun eta ahalduntzea elkartuta: EUSKAHALDUN; izan ere, besteak beste, bakoitzak duen ahalmena erabiltzera gonbidatu zuen AEK-k KORRIKAren mezuaren bitartez. Norberaren ahalmena euskara ikasten hasteko, ikasten jarraitzeko, mintzapraktika egiteko. Kontua ekitea da: eskua altxatu, hitza hartu, eta plazan sartu.

 

2015eko UDAko ESKAINTZAren aurkezpenarekin AEK-k bi ideia horiek azpimarratu nahi izan ditu: udan ere euskahalduntzen jarraitzeko aukera bikaina dago, eta horretarako eskaintza zabala prestatu du barnetegietan nahiz euskaltegietan, online eskaintza barne.

 

Udan euskara ikasteko aukerak ugaritu egiten dira: euskaltegietan antolatzen diren ikastaro trinkoak eta mailak egiaztatzeko azterketak prestatzekoak. Bestalde, ibilbide luzea duten barnetegien eskaintza zabala dago: euskalduntze-barnetegiak, azterketak prestatzekoak, familia barnetegiak, ibiltariak (oinez edota bizikletaz), xiberera ikastekoa...

 

Barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa. AEKn aspaldi dakigu hori: euskara ikasi nahi dutenak biltzeko, euskara entzungo den leku batera joateko, bertan euskaraz egiteko, bertakoekin zein ikaskideekin, eta euskaraz hainbat gauza egiteko. Eta gainera hori guztia leku ederrean eta giro onean, udako giroan. Horiek dira ohiko barnetegiak, euskara ikasteko jarraitzeko, edo azterketaren bat prestatzeko. Bestalde, alde batetik, familia barnetegiak ditugu, euskara ikasteaz gain, familiaren hizkuntza ohiturak sendotzeko, eta beste aldetik, ibiltariak, mintzapraktika egiteko Euskal Herriko txokorik ederrenak ezagutzen diren bitartean.

 

Hori bai, haraino joan gabe ere, zeure herrian bertan edo gertu edukiko duzu aukera ikastaro trinko bat egiteko. Egunaren zati handia emango duzu euskara entzuten, ikaskideekin eta irakaslearekin hitz egiten eta euskaraz gauzak egiten, udako giroan gustura ia konturatu gabe ikasten

 

 

 

Informaziogehiagoeskuratzekoedotaizenaemateko:

  • 946 464 000 edo 673 200 100 telefonozenbakietaradeitu.

  • AEKedozeineuskaltegirajo.

  • udabarnetegiak@aek.orghelbideraidatzi

 

Zehaztapen gehiago (prezioak, deskontuak...) AEKren webgunean: www.aek.eus

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!