Kontsumo arduratsua bermatzeko, substantzien analisi zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia hegoak 2016ko mai. 10a, 17:33
Kultura desberdinetan eta betidanik izan dira drogak, historian zehar funtzio desberdinak bete dituzte eta hauen erabilera asko, pertsonek bilatu izan dituzten helburuekin lotuta egon daiteke. Jakina da pertsona anitzak garela, bakoitzak geure izaera dugu, geure ezaugarri propioak, atsegite edo helburuak, eta helburu horiek lortzeko estrategia desberdinak. Honenbestez, norberak erabaki dezake drogak erabiltzea edo ez, eta zein helbururekin. Hortaz, drogak dira gure gizarteak betidanik erabili izan dituen substantziak eta ondorioz, pertsona bakoitzak erabakitzen du kontsumitzea edo ez, eta horrela izanik, zein droga kontsumitu nahi duen, zein momentutan, zein aldiro, zertarako, etab. Baina, nola hartzen ditugu erabakiak?

Drogak kontsumitzea erabaki aurretik, hainbat gauza kontutan izatea gomendagarria da; hala nola substantzien inguruan informazioa bilatzea, honek lagunduko gaitu erabakia hartzen, izan ere drogen eragin positibo eta zein arriskuak baloratuko ditugu.

Erabaki bat hartu aurretik, norberaren ezaugarrien inguruan hausnarketa egitea ere da gomendagarria, adibidez, geure egoera pertsonala aztertzea, geure ohiturak, espektatibak etab. Bestalde, aurkitzen garen testuinguruari dagokionean, hala nola norekin gauden, nola sentitzen garen gauden horiekin, giroak izango duen eragina, hurrengo eguneko betebeharrak, etab. eta baita substantziari dagokion hainbat faktoreen inguruan; erabiltzea erabakitzen badugu honen kantitateak izango dituen eraginak, efektuak eta ezaugarriak, adulteratzaileak, etab.

Honen ondoren, prest egongo gara kontsumitzea aukeratu edo ezeztatzeko. Horrela izanik, kontsumitzea erabakitzen badugu, kontsumoarekin erlazionatutako arriskuak identifikatzea da gomendagarria, hartara, jarraibideak proposatu ditzakegu eta ongi prestatu hauek murrizteko. Bestalde, ez kontsumitzea erabakitzen badugu, arrazoi hori mantentzen lagunduko gaituen zenbait arrazoi bilatzea ere oso positiboa izan daiteke.

 

Substantzien Analisia Barañainen eta Jaietako eskuhartzean

Urteak dira Hegoak Elkarteak Substantzien analisirako zerbitzua abian jarri zuenetik, honela izanik, Nafarroa garaiko zerbitzu espezializatu bakarra eskuhartze hau burutzen eta honen funtsa, drogen kontsumo arduratsua egiteko erabakiak hartzeko hausnarketa prozesua izanik.

Substantzien analisirako zerbitzua bi testuingurutan lantzen du Hegoak Elkarteak, alde batetik Barañaingo Egoitzan eta bestalde, herri edo auzo desberdinetako jaietan bertan.

Kontsumo arduratsua egiteko, erabakiak hartzeko prozesua

Jakina denez, substantzia ilegalen erabilera erabakitzen badugu, kontutan izatekoa da zaila dela jakitea hauek zerez osatuta dauden, eta ondorioz, oso zaila izaten da erabaki arduratsuak hartzea, izan ere, ezin dugu jakin zein izango den egingo digun efektu zehatza, edo nola murriztu erabilera honekin erlazionatutako arriskuak.

Zein behar asetzen du Hegoak-en Analisi Zerbitzuak?

Substantzien analisirako zerbitzuak, droga ilegalak erabiltzea erabaki duen pertsonari arreta espezializatua egitea ahalbidetzen du; bai Barañaingo egoitzan zein Jaien testuinguruan, jaiaz gozatzen duten pertsonekin eta momentu horretan bertan. Substantzien konposizioari buruzko informazioa eskaintzen da; printzipio aktiboak eta adulteratzaileak, eta honekin batera, kontsumoaren inguruan arriskuak murrizteko hausnarketa prozesuak sortzen dira.

Prozesu honen eskutik, bakoitzak egin dezake substantzien erabileraren inguruan hausnarketa, hartara, norberak bere erabaki propioen inguruan nola jokatzen duen ikustaraztean da, eta aldi berean, erabilera bakoitzarekin lotutako arriskuen inguruan sakonketa ahalbidetzen da, bestelako informazio hezitzailea helaraziz interesatuari.

Honetaz gain, droga legal zein ilegalei buruzko liburuxketan aurki daitekeen informazio gehigarriarekin sustatzen da hausnarketa prozesua eta honenbestez, substantzia bakoitzaren erabilerari lotutako arriskuak murrizteko estrategiak azaltzen dira, bakoitzak bere erabaki propioak hartu ditzan, informazio objektiboaz lagunduta.

Honenbestez, bakarkako arreta honek sortzen duen prozesuan ahalbidetzen da, bakoitzak bere baliabideak ikustarazi, garatu edo abian jartzea geure bizitzan erabakiak hartzerakoan hausnarketak duen garrantzia izanik abiapuntua, edozein iritzi errespetatuz eta honela arriskuak murrizteko estrategia bermatuz.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!