Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Podiumean

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2017-05-19 11:25   Iritzia

“Pena izan da. Ni beti ondo moldatu izan naiz euriarekin eta jaitsieretan. Baina gaur (atzo) azken metroetan beldur pixka bat eman dit, zorua bustita zegoelako. Abiada handian gentozen”.
Ane Santesteban ziklistarenak dira hitzak. Emakumeen Birak irauten duen bitartean, egunero idazten du zutabea BERRIAn, bezperako karreraren kronika propioarekin.
Goiko pasarte horretan kontatzen duenez, ondo moldatzen omen da aldapan behera bustietan. Hori, gaztelaniazko esaerara itzultzen du automatikoki nire garunak: “cuesta abajo y sin frenos”, galgarik ez izatea baita asfalto bustia, eta sentitzen dut bizkarrezurrean halako zirrara bat…
Ane Santestebanen zutabearen ondoan podioaren argazkia dator, lau txirrindularirekin, horien artean Ane Santesteban bera, bigarren sartu bait zen atzoko etapan eta sailkapen nagusian ere hala dago.
Bi orrialde aurrerago, dozena pare bat futbolista ageri dira zelaian, taldeko argazkian. Izan ere, atzo eman zuten agurreko prentsaurrekoa Athletic-eko Irune Murua, Iraia Iturregi eta Eli Ibarrak.
Muruak prentsaurreko osoa negarrari eutsi ezinik pasatu zuela irakurtzean, neri ere busti egin zaizkit begiak. Emozionatzen naiz bazterkeria suntsitzeko borrokan emakumezko futbolari eta ziklistak irabazten ari diren partida eta lasterketengatik. Podioan aldapak igo eta jaisteagatik hartu dutelako tokia, eta ez lore sorta ematen duen floreroa izateagatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa