Euskara zurrunbilotik atera

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2017ko ots. 16a, 11:57

Mikel Arregi Euskarabideko zuzendariak argi zioen pasa den asteburuan, elkarrizketa batean: ona litzateke euskara zurrunbilotik ateratzea.

Bai, ona litzateke, ika-mikek ez baitiote hizkuntzari mesederik eginen. Hori guk ez ezik, beste batzuek ere badakite. Horregatik, etengabeko oldarraldiarekin segituko dute legegintzaldia amaitu arte. Eta hori Euskararen Legea aldatu gabe.

Euskaraz ikasteko aukera ematea hizkuntza inposatzea da. Administrazioan lanpostu batzuetarako euskara eskatzea gehienen bazterketa onartezina da. Bi esaldi horietan oinarritzen da gobernuaren aurkako erasoa. Argigarriak dira erasoaren neurriaz eta horretarako erabiltzen diren argudioen mailaz ohartzeko. Hori ikusita, bide bakarra dago: euskararen aldeko lanetan segi, kikildu gabe; eta euskara zurrunbiloan ito nahi dutenen jokamoldea salatu, komunikazioa eta pedagogia hoberenen bitartez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!