224 ikur baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Fermin Erbiti 2016ko abe. 1a, 13:01

Nafarroako Gobernuak 224 sinbolo frankista antzeman omen ditu han eta hemen. Diktadorea hil zenetik berrogei urtera, beraz, hortxe segitzen dute diktadura hura ondratzen duten ikurrek.

Horiek ahalik eta azkarren kentzea litzateke hoberena, noski, handienetatik hasita. Alde horretatik, Iruñeko Askatasuna plazakoa eraitsi beharra azpimarratuko nuke, eraikin horrekin deus onik egiteko modurik ez dagoelako, nire uste apalean.

Dena den, frankismoak utzitakoaz ari garela, nik bestelako azterketa eskatuko nuke. Erraza da ikurren inbentarioa egitea. Zailagoa, askoz zailagoa, frankismoak oraindik ere gugan duen eragina neurtzea.

Konturatzen ez bagara ere, berrogei urteko diktadura ez dago hilda. Bizirik dago, Nafarroan ere, agian Nafarroan batez ere, hainbat jokamoldetan. Eta horiek gainditzea, zoritxarrez, ez da 224 ikur horiek kentzea bezain erraza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!