Taldean kontsumitzeko literatura

Erabiltzailearen aurpegia

Argazkia atera diot eskuorri multzoari, ederra iruditu zaidalakoz azala. Ez eskuorriarena, bere azalean ageri den larruarena baizik: leuna, tatuatua, Literaturiarat konbidatzen duen tatuajearekin.
Literatura kontsumitzailea naiz eta bertze edozein pizgarri bezala, taldean kontsumitzea ere maite dut, gozatzen dut: janaria elkarteko afarian kontsumitu, edaria ostatuan… Eta literatura, bakardadean irakurtzea aunitz maite badut ere, behar izaten dut taldean, konpainian kontsumitzeko tartea. Tradizioak hala sortzen direlakoz, Literaturiarat lagunekin kontsumitzerat hurbiltzeko tradizioa sortu dugu.
Literaturaz eta liburuez aritu, entzun; hitzaldiak entzun eta ikusi; kontzertuak ikusi eta gozatu; errezitaldiak gozatu eta barneratu; antzerkia barneratu eta konpartitu. Hori guzia asteburu bakarrean sobredosiaren mugan utzi nau, bistan da, baina kontsumo ez arduratsua batzuetan plazer haundia izaten da. Eta hau halakoa izan da, plazer hutsa!