Zein da plana?

Erabiltzailearen aurpegia

Maiz erabiltzen dugun espresioa da: badugu B planik? Eta bai, B plan batekin aritu dira asteburu honetan argazkian ageri direnak.

Jende aunitzekin batean honen “erruduna” ageri da: super-heroi itxura duen Yanis Varufakis.

Solas eta esaldi aunitz irakurri ditut: “Ekonomiak B plana behar du”, “Krisia ez da akitu, sintomak aldatu dira”, “Hola funtzionatzen duen Europa, zauritua den Europa da”, “Sindikatuak berrasmatu behar ditugu”, “Europak gerra kulturala behar du aldatzeko“, ”Demokratizatu behar ditugu instituzioak” eta abar.

Leitu ez ditudanak bertze hainbertze. Denekin konforme, edo gehienekin, balekabale. Baina, zein da plana?

Ea nola garatzen den afera hau, nola egiten dugun gerra kulturala, Europa sendatzea, ustez demokratizatua dena egiazki demokratizatu. Dena, super-botererik gabe.
Espero dut B planak bertze B plan baten beharrik ez izatea.