Ikuspuntu berri bat (neretako)

Erabiltzailearen aurpegia

Argazkian ageri dena, egia erran, ez dakit ongi nor den. Bere izena leitu ondotik,berdin: ez dakit nor den Oleg Karavaitxuk.

Izena ere, sekulan ongi erranen ote dut? Errusiar pianista dela leitu dut azpian, baina ez dut bera agertzen den dokumentala ikusteko aukerarik izan, beraz ez dakit gehiago pianistari buruz.

Sari nagusia eman diotela berari buruzko filmari, IKUSPUNTU jaialdian. Hori badakit.
Argazkiaren aitzakiarekin aitortuko dizuet lehendabiziko aldiz izan naizela IKUSPUNTU jaialdian, bere hamar urteekin egindako urrezko ezteietan. Konbite baten xarmak izan du eragina, dudarik ez.

Eta kuriositateak ere bai, doike. Ez dut jaialdiaren %10a ere ikusi izanen, arras emanaldi guttitan hartu dudalakoz parte, larunbatekotan bakarrik. Baina konpainiarekin gozatu dut, giroarekin bertze hainbertze, jaialdiak emandakoa hartzea plazera izan da, eta kuriositatea handitu zait. Behar ote nuen bertze zerbait ? Heldu den urterako agendan leku gehiago uztea, bertzerik ez.