Uriz ahizpen omenezko erakusketak harrera bikaina izan du Berlinen

Erabiltzailearen aurpegia Eguesibarko Udala 2015ko mar. 31a, 01:14

Elisa eta Pepita Uriz maistren lana eta askatasunaren aldeko beren konpromisoa ezagutzera ematen duen erakusketai Alemaniara eraman dute.

 

 

Irekiera ekitaldira Alfonso Etxeberria Eguesibarko alkatea, Joseba Orduña Kultura zinegotzia, Xabier Ziritza Badostaingo Kontzejuko kidea, Manuel Martorel Historiagilea eta Olga Garcia Dominguez joan ziren.

 Pablo García-Berdoy, Alemanian Espainiak duen enbaxadorea, Cervantes Instituatua eta esbesteratu errepublikazaleen senitartekoen harrera ona eskertu zuten delegazioko kideek.

 Ekitaldian enbaxadoreak errefuxiatu errepublikazaleen oinordekoak hartu zituen lehen aldiz. “Frankismo eta nazismoaren aurka borroka eta erresistentzia egin zuten gizon eta emakumeen seme alabak” goraipatu zituen enbaxadoreak.

 Bere aldetik, Alfonso Etxeberria alkatea pozik agertu zen “UGTko militanteak eta lan pedagokikoan aitzindariak  ziren bi emakume hauen ekarpena” nazioarte mailan aintzat hartua izan delako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!