2015/04/25 11:00

XAMARIKO EGUNA 2015

XAMARIKO EGUNA 2015
UHARTEKO VIRGEN BLANCA IKASTETXE PUBLIKOAN, Nafarroa
Ap. 25 XAMARIKO EGUNA 2015, eta ondoren... DENOK ANAITASUNARA, EUSKARAZ BIZITZEKO ESKUBIDEAREN ALDE! Aurten “Xamariko Eguna” apirilaren 25ean ospatuko dugu. Dindaia fundazioak urtero antolatzen duen ekintza da hau. Alde batetik, Dindaia Fundazioarekin ikasturte osoan zehar parte hartzen duten haur, guraso eta hezitzaileak batu dituen festa eguna da; eta bestetik, Rikardo Ederra Dindaia Fundazioaren sortzailea izandakoari omenaldia egiteko modua. Zortzigarren urtez gure eskolaz kanpoko ekintzetako haurrak izango dira festa honen protagonistak. Azken hilabetetan ikuskizun ugari prestatzen aritu dira: dantza erakustaldiak, batukada emanaldia, margoketa erakustaldia, kirol ikuskizunak, arropa erakusketa… 11:00ETATIK 14:00ETARA Eta arratsaldean... ANAITASUNA JENDEZ LEPO BETETZERA!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!