2018/12/14 21:30

Kantu afaria

Kantu afaria
Aitzoaingo Kontzeju Etxea, Ezkabapea Berriobeiti
Berriobeitiko zendeako BES euskaltzaleen elkarteak urteko batzarra egitearekin batera, kantu afari bat antolatu du ondoren. Joxe Angel Elizalde musikariaren eskutik, afaldu ondoren kantuan aritzeako aukera egonen da.

Afaria autogestionatua izanen da eta horretan parte hartzeko, lekua eskatu behar da 686727496 telefonoan.

Hau dena Aitzoaingo Kontzeju Etxean eginen da.

 

BESen batzarra: 19:30ean

Batzarra bitartean haurtzaindegi zerbitzua izanen da

Afaria: 21:30ean

Antolatzailea: BES elkartea

Laguntzaileak: Udal Euskara Zerbitzua eta Aitzoaingo Kontzejua

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!