2017/10/17 19:00

Zein da euskararen egoera Berriobeitin? | ¿Cuál es la situación del euskara en Berrioplano?

Artikako María Domínguez Gizarte Etxea, Ezkabapea Berriobeiti
Hitzaldi honen helburua Berriobeitiko Zendeako egoera soziolinguistikoaren inguruko informazioa ematea daBerriki inkesta soziolinguistiko bat egin da zendean, inoiz egin den lehenengoa, eta Euskara Zerbitzuak ikerketa horren emaitza aurkeztu nahi du. Horrekin batera, matrikulazioaren inguruko datuak eskainiko dira, baita Udalaren Euskara Planaren inguruko informazioa ere. Urriak 19, osteguna, 19:00etan, Artika Berriko María Domínguez Gizarte Etxean. Hizlaria: Mario Zapata (Euskara Teknikaria) Hitzaldiaren hizkuntza nagusia: gaztelania. Haurtzaindegi Zerbitzua. Haur txikiak dituzten gurasoak joan ahal izateko, Hitzaldia bitartean haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da. Zerbitzua erabiltzeko aurretik izena eman behar da 948 012 012 telefonoan, urriaren 16tik 18ra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!