2017/04/30 18:30

Haurrendako zinema

Haurrendako zinema
Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikina, Ezkabapea Berriobeiti
"ALBERT" Dinamarka (2015). Iraupena: 81 min. Publikoa: jende guztiarentzat. Sarrera: doan. Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikuntzan. "Jende guztia adiskide giroan bizi da Kalleby hiri txikian, baina halako batean, Albert eta Egon gazte bihurriak iritsiko dira. Behin batez, Albertek hiriko sinboloa kaltetuko du, estatua bat, eta horrek hiriko biztanleak izugarri suminduko ditu. Hori dela eta, mutilak bere adiskiderik onenarekin ihes eginen du, Egonekin. Orduan, egiazko mundua ezagutu eta sekulako abentura biziko dute; horri esker, eragindako kaltea konponduko dute. Bidaian, gainera, munduko diamanterik handiena aurkituko dute".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!