Erorien monumentuan altxamenduarekin lotutako ospakizunak debekatzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko ots. 5a, 11:38

PSN, EH Bildu, Aralar-NaBai eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin onartu dute ebazpena.

Hilero, hilaren 19an, altxamendua ahalbidetu zutenen aldeko meza egiten dute Erorien monumentuko kriptan, Gurutzeko Zaldun Boluntarioen Ermandadeak deituta.
Iruñeko Artzapezpikutzaren jabetza da kripta, baina hark entzungor egin die meza horiek eteteko herri plataformen eskaerei. Horiek hala, legebiltzarrak eskatu du oraingoan omenaldi eta ospakizun horiek eteteko.

Zehazki, PSN, EH Bildu, Aralar-NaBai eta Izquierda-Ezkerrak babestutako proposamenak eskatzen dio Nafarroako Gobernuari ez diezaiola utzi Gurutzeko Zaldun Boluntarioen Ermandadeari Erorien monumentua erabiltzen halako ospakizunak egiten jarraitzen duen bitartean.

Bide beretik, legebiltzarrak eskatu dio administrazioari kripta horretan dauden generalen gorpuzkiak beste toki batzuetara eramateko eta Artzapezpikutzari ezabatzeko altxamenduari erreferentzia egiten dioten grabatu eta irudi guztiak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!