Marka, gero!

Erabiltzailearen aurpegia Josi Basterretxea 2016ko aza. 30a, 12:10

Lausoa da gaurko argazkia. Agian, gaizki enfokatua. Lainoa bezalako batek inguratzen du dena.
Abenduaren 3an ospatuko dugu Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta horren karira, bostehun bat erakundek eta eragilek manifestua izenpetu dute euskaren alde: besteak beste Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Parlamentuak eta Kontseiluak.
Polita ematen zuen istorioak. Baina, lainoak hartu du ingurua. Hodei beltz batek... ELA, LAB eta STEILAS sindikatu abertzaleek esan dute ezetz, beraiek ez dutela izenpetuko euskararen aldeko aldarri hori.
Marka da gero! Ekintza sindikalerako bat etortzeko gai ez, eta euskararen aldeko manifestuaren kontra aritzeko, elkarri eskua emanda. Hori marka.
Diote sindikatuek maila berean jartzen dituela agiriak erantzukizun indibiduala eta politikoa. Ulertzen dut ez gustatzea sindikatuei hori. Baina, ikasi, norberak ikasten ez badu hizkuntza; politika linguistikoak, jai. Eta erabili, norberak ez badu erabiltzen; politika linguistikoak, jai. Ez dut ulertu zertara datorren sindikatu abertzaleen uko hori... Proiektu hobeagoak izango dituzte beraiek errekamaran, noski.
CCOO eta UGT sindikatuek izenpetu dute agiria. Hori marka!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!