Non gaude?

Erabiltzailearen aurpegia Xabier Barber 2015ko mar. 30a, 12:27

Lehengo larunbatean, M-21ean, jende mordo bat bildu zen Madrilen, penintsularen bazter guztietatik abiaturik. Duintasun martxaren bigarren edizioa zen. "Ogia, lana, sabaia eta duintasuna" leloak eskatutakoa laburbiltzen du. Milaka pertsona. Iaz baino gutxiago, baina milaka. Hala ere, gauden egoeraren aurrean, jende gutxi. Aurten eta iaz.
Aste bat lehenago, M-14an,Iruñean jende mordo bat bildu ginen. Milaka pertsona. Abenduan baino gutxiago, baina milaka. Hala ere, gauden egoeraren aurrean, jende gutxi. Martxoan eta abenduan.
Ez dakit (ezin jakin) zer suertatuko den maiatzeko nafar hauteskundeetan. Frankismoaren bukaeratik hona, lehenbiziko aldiz UPN eta PSN (eta PP, UPyD eta abar) gobernutik kanpo gera omen daitezke. Boto gutxiago lortzen badute eta gainontzeko guztiak gauza badira ados jartzeko minimo batean.
Hori da hipotesi hoberena. Baina, burutzekotan, ez da aski izango behar dugun aldaketa soziala lortzeko. Botoak ez dira aski, ez holaxe. Guztiak ez bagara, asko izanen gara beharrezkoak, derrigorrezkoak. Pertsona mobilizatuak, ez bakarrik botoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!