Berri ona, injustizia zaharra

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2016ko ots. 2a, 13:50

Mundua mundu denetik, Nafarroa Garaia osoan euskaraz ikasteko aukera izanen da lehen aldiz.

Beran eta Lesakan bezala Ablitasen eta Murchanten euskaraz ikasteko aukera izanen dute. Euskara eta euskaldunok zorionekoak gara behingoz eta behin-behinean.

Bertzalde, irakaslegoari begira, injustiziak indarrean segituko omen du. Enplegu Eskaintza Publikoan ez omen dute froga bakarra eginen. Ez omen da zerrenda bakarra izanen. Elebidunak batetik eta elebakarrak bertzetik; gutxiago dakitenek gehiago dakitenek dituzten lan aukera berberak ukan ditzaten.

Euskara jakiteari balioa kenduko diote, ez dakitenak marjinatuta senti ez daitezen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!