Jeff-ek bere lagun Charlie arrantza egitera eraman du portura. Izan ere, Jeff oso trebea da arrantzan eta kainabera botatzen duen bakoitzean zerbait harrapatzen du. Charlie-k, aldiz, orduak pasatzen ditu eta bere saskiak hutsik jarraitzen du. Baina itsasoak behera egitean, Charlie ohartzen da badagoela areetan erdi lurperatuta kutxa bat. Ireki eta mapa bat eta bidaia-eguneroko bat aurkitzen dituzte.
Egunerokoa irakurtzen hasi eta abentura ikaragarrian murgilduko dira, piraten istorio batean. Ikusle txikienek itsaso zakarraren hondamendiak, gauaren magia eta adiskidetasunaren ahala topatuko dituzte. Piraten istorio bat keinu bidezko ikuskizun bat da, arina, dibertigarria eta familian gozatzekoa
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.