Xabier Bastida (Su ta Gar): "Betiko Su ta Garren kontzertua izango da larunbatekoa Totem-en"

Su ta Gar taldea Totem aretoan izanen da larunbatean eta zuhur baina gogoz beteta daude taldekideak rock-metal kontzertu handia eskaintzeko. Argi dute azken egunetako ezjakintasunak eta Covid-19 datuen gorakadak ez diotela kontzertuari mesederik egiten baina bertaratuko direnei ziurtatu diete "huts egingo ez diegula".