MIREN MINDEGIA

"Apenas aipatzen ez den gaia lantzen du '80 egunean' filmak: armairutik ateratzea zahartzaroan"

Moriarti etxeak euskaraz sortutako '80 egunean' filma gomendatu digu Miren Mindegiak: "Dudarik gabe pelikula ederra, hunkigarria da; barrenak mugitzen dituen horietako bat"

Sexualitatearen deskubrimendua nerabezaroan edo haurtzaroan kokatzen dugu gehienetan, baina '80 egunean' filmak zahartzaroan kokatu du gaia. Garrantzitsua deritzo hori Mindegiak, "sexualitateaz ari garenean baita bestelako gai askotan ere, zaharrak baztertzen ditugulako". 

Gaiarengatik ez ezik, hori lantzeko duen sentsibilitatea goraipatu du Irrintzi Plazako kolaboratzaileak: "Tipikoak diren rol asko agertzen baditu ere, ez da topikoetan erortzen den pelikula bat". 1,95 euroren truke Filmin atarian ikusgai dago filma.