Helduak euskalduntzeko ikastaroetan plaza libreak, Zubiarte euskaltegian

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 15a, 13:03

Bihar bukatzen da izena emateko epea.

Hezkuntza Departamentuak helduak euskalduntzeko ikastaroetan Zubiarte Euskaltegi Publikoan dauden plaza libreetan izena emateko aukera zabaldu du. Matrikulak egiteko epea bihar, urtarrilak 16, amaituko da. Ikasle berriek datorren astelehenean, urtarrilak 20, hasiko dira ikastaroan.

Zubiarte Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA, ordutegi hauetan: 09:15-11:45, eguerdian, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30. Ikus itzatzue Zubiarte Euskaltegiaren web orrian dauden plaza libreak. Modalitate hauek ematen dira:

  • 4-5 ordu astean: maila guztiak: A1+, A2, B1, B2, C1 eta EGA. Aukeran astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean.
  • 4 ordu astean: Mintzamena B2 goizean.
  • 6 orduko ikastaroak: Autoikaskuntza, bi orduko mintzamena Zubiarten eta 4 orduko lan-konpromisoarekin on-line. Maila guztiak A1+, A2, B1, B2, C1 eta EGA.
  • 6 orduko ikastaroak. Ikastetxeetan, eguerdian. Bai ikastetxeetako gurasoentzat, bai jende guztiarentzat.
  • 10 orduko ikastaroak: Maila B2, astelehenetik ostegunera, goizez.

Izen-ematea Zubiarte Euskaltegi Publikoaren web orrian, edo Uharteko Zubiarte kalea 13an. Informazio gehiago 848 43 10 10 telefonoan edo euszubia@educacion.navarra.es

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte, beren formazioaren parte, eskola ordutegitik kanpo eta dohainik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!