Miren Mindegia: "Emakume zuri izateagatik dauzkagun pribilegioetaz ohartu behar dugu"

Durgangoko jardunaldi feministako dekolonizazioaren inguruko mahi-inguruak sortu duen eztabaida gogoan, feminismo arrazializatuaren alorrean murgiltzeko, Bell hooks aktibista feministaren obraren berri eman du Mindegiak Irrintzi Plazan.

Salda Badago Euskal Herriko jardunaldi feministak azaroaren hasieran ospatu ziren Durangon. Dekolonizazioaren inguruko mahai-inguruak bazterrak astindu zituen. Bazterreko feminismoak erdigunean jarri nahi izan ziren jardunaldian eta horrek eragina izan zuen. Hala azaldu digu Miren Mindegaiak: "Emakume zuri izateagatik dauzkagun pribilegioetaz ohartzea ekarri zuen horrek".

Bell hooks aktibista, feminista eta idazlea ekarri dio gaiak gogora, eta hori bera ekarri du Irrintzi Plaza saiora: ertzetik eragiten duen feminismoa eta Bell hooksen Feminismoa denon kontua da liburua.