Hauteskundeak 2019

Aldaketari eutsi dio Atarrabiak

Gehiengo osoa dute EH Bilduk (7) eta Atarrabia-Geroa Baik (3).

Aldaketaren udalari eusteko eserleku nahikoa lortu dute EH Bilduk eta Atarrabia-Geroa Baik Atarrabian. Zinegotzi bat galdu du orain arte alkatetza zuen EH Bilduk, zazpi izanen ditu aurrerantzean. Atarrabia-Geroa Baik hiru ditu, eta beraz ozta-ozta iritsi dira gehiengo osora.

Navarra Sumak gora egin du, lau zinegotzi izanen ditu (hiru zituen UPNk). PSNk 2015ko emaitza bikoiztu du, eta bi eserleku izanen ditu. Ezkerrak zuen ordezkaritzaren erdia galdu du.

Nafarroako foru hauteskundeak, Atarrabian

EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien Atarrabian Nafarroako foru hauteskundeetan. Geroa Bai da bigarren indarra. Ondoren, Navarra Suma eta PSN.