Bakarne Atxukarro: "Somarribak egin duena gizon batek egin izan balu, heroi bihurtuko genukeen"

Joane Somarriba gernikarraren berri eman digu Bakarne Atxukarro kazetariak asteartero Irrintzi Plazan egiten duen tartean.

Italiako Giroko 1996ko edizioan laugarren postua lortu zuen eta 1998an seigarrena. Azkenik, Emakumezkoen Italiako Giroa 1999an eta 2000an irabazi zuen. Frantziako Tourra hiru aldiz irabazi zuen eta Tourra irabazten zuen lehenengo euskalduna bihurtu zen. Erlojupeko munduko
txapelduna ere izan zen bi aldiz.

Beste lorpen asko eskuratu ondoren 2004ean Atenasen ospatu ziren olinpiadetan parte
hartu zuen eta bi diploma olinpiko irabazi zituen. Urte horretan, Munduko Txapelketan
laugarren postua lortu izan zuen. Eta urrian “Euskal Herritar Unibertsala" saria jaso
zuen Lehendakariaren eskutik. 2005eko Munduko Txapelketa burutu ondoren (bigarren postuan) txirrindularitza profesionaletik erretiratu zen.