Cambiando Huarte koalizioko zinegotzia Udal Batzordetik kanporatu dute

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 1a, 08:18
Francisco Espinosa.

Francisco Espinosak oharra jaso du Udal Batzordetik kanporatua izan dela jakinarazten diona. Geroa Baiko zinegotziari, Jose Antonio Belokiri eraso egiteagatik utzi dute batzorde horretatik kanpo. 

Uharteko Udal Batzordetik kanpo utzi dute Francisco Espinosa Cambiando Huarte koalizioko kidea. Duela zenbait egun Jose Antonio Beloki Geroa Baiko zinegotzia erasotu zuelako jaso du orain ohar hori. Nafarroako Podemoseko Koordinazio Batzordeak irekia zion kaleratze espedientea gertatutakoaren larritasuna ikusirik eta militantziatik kanpo zegoen behin behinean. 

Cambiando Huarte koalizioko Alfonso Caldas bozeramalea kritiko azaldu da kanporatze oharrarekin: "Demokrazia ezarri zenetik ez zen inoiz halakorik gertatu", adierazi du. "Bultzada bat eman zionaren baieztapenarekin estali nahi dituzte beste hainbat kontu: maniobra bat izan da gaizki egin diren kudeaketen inguruan kritikak egin ez ditzagun", esan du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!