Aniztasunaren kontrako pintaketak Uharten

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 26a, 07:58

Horma-irudiaren gainean kolore gorriz Skolaeren kontrako hitzak eta aniztasunaren aurkakoak idatzi dituzte.

Uharteko horma koloreanitzari gorria erantsi diote aurkakotasuna adieraziz. Aniztasunaren aldeko horma-irudia zuen Uhartek eta “zikindu” egin dute. Skolae hezkuntza programaren aurkako mezuak idatzi dituzte irudien gainean eta genero ideologiaren kontrako hitzak ere ageri dira kolore gorriz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!