Festetako bigantxen inguruko herri galdeketa errepikatuko da Zizur Nagusian

Euskalerria Irratia 2018ko urr. 26a, 08:32

Azaroaren 25ean errepikatuko dute pasa den martxoan egin zen galdeketa. Orduan, ezezkoak irabazi zuen eta aurtengo festetan ez zen bigantxarik izan Zizur Nagusiko festetan. Emaitzak ez zituen hainbat herritar asetu eta sinadura bilketa egin ostean, galdeketa berri bat egitea lortu dute.

Martxoan egindako galdeketan, 2.219 bizilagunek parte hartu zuten, erroldaren %18a, eta horietatik %51a festetako bigantxen kontra azaldu zen. Festetako ekitaldia bertan behera geratu zen aurten. Erabakiak hautsak harrotu zituen Zizurren. Bizilagun talde bat haserre emaitzarekin, prozeduraz, informazioaz eta partehartzeaz kexu azaldu dira azken hilabeteotan. Egindako informazio prozesua, antolatutako eztabaidak eta etxez etxe banatutako txostena gutxi izan zela deritzote. Festak pasata, sinadura bilketa abiatu zuten, 1500lortuz.

 

Zizur Nagusiko udalbatzak aintzat hartu ditu sinadura hauek. UPNk, Zizur Unidok, PSNk, AS Zizur-ek eta alkatearen taldea den Geroa Baik baiezko bozka eman dio bizilagunen proposamenari, 1.500 herritarren eskakizunari ezin zaiolako muzin egin argudiatuta. EH Bilduk eta IEk abstentzioa bozkatu zutne, sinaduren indarra aintzat hartuta ere, aurreko galdeketan parte hartutako herritaren kontrako errespetu falta ere bazela argudiatuta.

 

Galdeketa berria azaroaren 25ean eginen da. Zizurren erroldatutako 16urte gorako guztiek parte hartu ahalko dute. Emaitza aintzat hartua izan dadin, parte hartzea 513koa bainon altuagoa izan beharko da. Azaroaren 25ean hiru tokitan eman ahalko da bozka, udaletxean bertan, Ardoi auzoko gizarte zerbitzuetako lokaletan eta musika bandaren egoitzan, alde zaharrean.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!