‘Mugak gaindituz’ kultur zikloa abiatu da Antsoainen

Euskalerria Irratia 2018ko api. 9a, 21:11
Argazki erakusketa jarri du ANARASD elkarteak Antsoainen 'Mugak gaindituz' kultur zikloaren barruan.

Apirilaren 9tik 22ra bitarte Antsoaingo Udalak eta Txoko Gorri elkarkidetazarako toki autogestionatuak antolatuta, zortzi ekitaldi eginen dira.

Jokin Kanpion, Antsoaingo Udalaren Kultur Teknikariak azaldu duen bezala: “Zikloak bestelako errealite sozial eta kulturalak erakustarazi nahi ditu. Modu berean, geure errealitatea ulertzeko modu diferenteak badirela ikustarazi nahi du baita honen aurrean aktiboki agertzeko ditugun aukerak ere, gizarte hobea eta berdinzaleagoa lortzeko. Zikloa osatzeko Mugarik Gabe Nafarroa, El Salvador Elkartasuna, ANARASD eta JATEKO erakundeen laguntza izan dugu.”

 

Mugak gaindituz. Egitaraua:

 

-          9 astelehena. 19:00etan, Txoko Gorrin.

MUJERES SAHARAUIS, UN RETO A LA INJUSTICIA

Argazki erakusketaren inaugurazioa ANARASD elkartearen eskutik Saharako emakumeari egindako omenaldi xumea. Gizonak frontean zirela, emakumeak mediku, irakasle, kudeatzaile e.a. bilakatu ziren kanpalekuetan. Erakusketa honek adin ezberdineko emakumeen argazkiak biltzen ditu, Saharako egunerokoa isladatuz.

 

-          10 asteartea. 18:00etan Txoko Gorrin.

EKOFEMINISMO TAILERRA. Hizlaria:Silvia Larrañeta

Ekofeminismoaren inguruko teoria, diskurtso eta praktika ezberdinak ezagutarazteko tailerra. Hausnarketarako eta ingurune zein gizarte arazoei aurre egiteko tresnak eta metodologiak aztertuko dira.

 

-          11 asteazkena. 18:00etan Lapurbiden.

PETRESKU, ETZI EZ ETSI Haurrentzako antzerkia euskaraz Teatro infantil en euskera Gaztetxo asko etortzen dira gure herrira, beren familiekin, bizi berri bat hastera. Bertako eskolan, koadrilan integratzeko bidea ez da beti erreza izaten. Honako hau, horietako gaztetxo baten istorioa da, Laida errumaniarra. Umorearen, bertsoen, antzerkiaren eta musikaren laguntza eta denon partehartzearekin dena errezagoa izango da Laidarentzat.

 

-          12 osteguna. 19:00etan, Txoko Gorrin.

TEBRAA. RETRATO DE MUJERES SAHARAUIS Filmaren proiekzioa eta solasaldia ANARASD elkarteko kideekin. Proyección de la película y posterior coloquio con ANARASD Saharako basamortuko emakumeen kantua da Tebraa-a. Bakarrik daudenean abesten duten amodio edota arrangura kantuak dira. Mendebaldeko Saharako lur okupatuetan saharar emakumeek egunerokoan pairatzen dituzten bidegabekeriak kontatzen dizkigu Andaluziako emakume talde batek egindako dokumental honek.

 

-          16 astelehena. 19:00etan, Txoko Gorrin.

 BARATZE KRITIKOA – LA HUERTA CRÍTICA Argazki erakusketaren inaugurazioa Mugarik gabe elkartearen eskutik Inauguración exposición fotográfica a cargo de Mugarik gabe Erakusketan nekazaritzako elikagaien sistema ulertzeko oinarrizko ideia eta eredu nagusiei eta aukera alternatiboei buruzko informazioa bildu ditugu, nekazariek ereiten dutenetik pertsona batek etxean lurraren fruitua kontsumitzen duen arte egindako ibilbidea jorratuz.

 

-          18 asteazkena. 19:30etan, Txoko Gorrin.

QUÉ ES, PORQUÉ Y CÓMO MONTAR UN GRUPO DE CONSUMO DE ALIMENTOS ECOLÓGICOS Hizlaria / Ponente: Enrique López (jatEKO) Lehen eskutik JatEKO Iruñeako kontsumo taldearen berri izanen dugu.

 

-          19 osteguna. 19:00etan, Txoko Gorrin.

ROQUE DALTON. FUSILEMOS LA NOCHE Filmaren proiekzioa eta solasaldia El Salvador Elkartasuna elkarteko kideekin. Proyección de la película y posterior coloquio con El Salvador Elkartasuna Roque Dalton (1935-1975) El Salvadorreko poetarik esanguratsuena da. Bere jarduera subersiboarengatik El Salvadorreko diktakuren heriotz zigorra jaso eta bitan bere exekuziotik ihes egitea lortu zuen. El Salvadorreko lehendabiziko gerrillen aitzindaria, bere erakundearen talde batek erahili egin zuen.

 

-          22 igandea. 18:00etan Antzokian.

EL NIÑO Y EL MUNDO Hitzik gabeko animazio zinema / Cine de animación sin diálogos Mutil batek, aitarekin elkartzeko asmoarekin, bidaia egiten du Brasilgo landa eremuko herri batetik hirira. Teknologiak, makinek eta komunikabideek kontrolatutako mundu bat ezagutuko du. Errealitate hau haur baten begiradatik ikusiko du, betiere modurik jostakin eta zintzoenean aurre egiten diolarik.

Erlazionatuak

Jokin Kanpion 'Mugak gaindituz'

Euskalerria Irratia 2018 api 09 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!