Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Lan istripuetan hildakoen omenez oroitarria, Arrotxapean

Euskalerria Irratia 2017-05-16 09:01   Gizartea  Iruñerria

Laneko eritasunen ondorioz edota beharrean ari zirela hil ziren horiek omentzeko oroitarria Matesako biribilgunean ipiniko du Iruñeko Udalak, Arrotxapeko herritarren ekinez.

"Langile klasea aitortzea, duintzea eta omentzea eta, bereziki, lanaren ondorioz hil direnak; hori guztia, Iruñea arlo horretan erreferente izateko ". Hori da Iruñeko Udalaren helburua lanean hil edo gaixotutakoen omenez oroitarria eraikita; Arrotxapean paratuko dute, Matesako biribilgunean. 

Laneko Osasunaren Nazioarteko Egunaren karietara mobilizazioa egin zuten arrotxapearrek eta 1.600 sinadura aurkeztu zituzten, udalak estatua eraiki zezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa