Iruñerrian alokairuzko 524 etxebizitza eraikiko ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 8a, 13:52
Nasuvinsak Lezkairun egindako babes ofizialeko beste etxebizitza batzuen infografia.

Foru exekutiboak 75 milioi euroko inbertsioa eginen du, Nasuvinsa taxutzen ari den Etxebizitza Planaren barruan.

Nafarroako Gobernuak babes ofizialeko 542 etxebizitza eraikiko ditu Iruñerrian, alokairuan eskaintzeko. Exekutiboak hala erabaki du gaurko bilkuran, eta 75 milioi euro bideratu ditu zeregin horretara.

Nafarroako Gobernua Nasuvinsa enpresa publikoaren bidez prestatzen ari den Etxebizitza Planaren barruan gauzaturiko ekimena da. Plangintza bere osoan prest eduki aurretik etxebizitzok eraikitzea erabaki dute, alokairu sozialaren alorrean eskaera handia delako.

Abenduan Etxebizitzaren Legea onartu zuen Nafarroako Parlamentuak. Eskubide Sozialen lehendakariorde Miguel Laparrak azaldu duenez, horren barruan “gobernuak babesturiko alokairua bultzatu nahi du, orain arte salerosketaren kultura gehiegi zabaldu delako”.

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!