Lapurretan ari zirela istripua izan eta larri zauritu dira bi pertsona

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 6a, 09:01
Mediku eta erizainek lehen arreta eskaini diete istripua izan duten bi gizonei.

Larri eta oso larri daude bi gizonezko deskarga elektriko baten ondorioz. Ikerketen arabera kable zenbait lapurtzen ari zirela gertatu da istripua. 

Atarrabiako industria gunean transformatzaile bat manipulatzen ari zirela deskarga elektriko bat jasan dutela bi gizonezkok. Horren ondorioz zauri larriak ditu batek eta bestea oso larri dago. Antza denez eta lehen ikerketen arabera kableatua lapurtzen ari ziren bi gizonak. Erredura larriekin Gurutzetako ospitalera eraman dute gizonezko bat anbulantzia medikalizatuan. Larriago zegoen gizonezkoa berriz, Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!