Encantando Denboraldiak Stravinsky eta Gesualdo musikagileei eskainiko die kontzertua
Baluartek Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiko hitzordu berria hartuko du martxoaren 2an, arratsaldeko 20.00etan: Igor Stravinsky eta Carlo Gesualdo musikagileen hainbat obra protagonista izanen dituen kontzertua. Zehazki, Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Formazio Klasikoak eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek eskainiko dute emanaldia. Hitzordu honetarako sarrerak 5 euroan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Sarrerekin eskuratzen den zenbatekoa Vura Music Project Ugandan (Afrikan) gauzatzen ari den musikaren bidezko garapen integraleko proiekturako izanen da.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.