Komunikabideek Nafarroako aldaketa politikoan duten eragina aztertuko dute

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 27a, 07:46

Martxoaren 2an Barañaingo Kultur Etxean Nafarroak bizi izan duen aldaketa politikoan komunikabideek duten garrantziaren inguruan arituko dira Juan Kruz Lakasta eta Alberto Pradilla kazetariak.

Barañainen eta Nafarroa osoan azken urtetan bizi izan den eferbeszentzia politikoak baldintzatu  ditu eztabaida politiko asko, eta hauek ez dira aztertu merezi duten sakontasunarekin, Bidarte Foroaren aburuz. Barañainen hausnarketa eta eztabaida politikorako foro baten beharra dagoela ondorioztatu ondoren, Bidarte Foroa martxan jarri dute. 

Foro honen eginbeharrak hausnarketa politikorako esparruak eratzea, balore ezkertiar, subiranistak eta euskaltzaeak Barañainen zabaltzea, ideien elkartrukaketa bultzatzea eta ztabaida politikoan sakontzea izanen dira.

Bidarte foroaren estrenaldia, martxoaren 2an izango da Barañaingo Kultur Etxean. Gaur egungo politikagintzan eta zehatzago Nafarroak bizi izan duen aldaketa politikoan, komunikabideek duten garratziaren inguruan arituko dira Juan Kruz Lakasta eta Alberto Pradilla kazetariak Irati Jimenezek aurkeztuko duen hitzaldian.

Albistea: ahotsa.info

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!