Azken egunak, Iruñerriko saltokietan 5 hiztegitxoak bildu eta 300 euro irabazteko

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 27a, 07:56

Euskara merkataritzara eramateok helburuz, Iruñerriko 11 udalerritako saltokietan, koloretako hiztegitxoak banatuko dituzte hilaren 31 arte eta zozketa eginen dute denak biltzen dituztenen artean.

Merkataritzan euskara bultzatzen ari diren Iruñerriko 11 udalerritan (Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Gares, Oltza Zendea, Uharte eta Zizur Nagusia), bezeroak aktibatzeko beste egitasmo bat dute martxan:11 udalerri horietako 292 saltokitan 25.000 hiztegitxo banatu dituzte; 5 motatako hiztegitxoak dira, kolorearengatik erraz bereizten direnak (laranjak, urdinak, berdeak, granateak eta lilak), eta bakoitzetik 5.000na ale banatu dituzte.

Parte hartu nahi duenak urtarrilaren 31 bitartean du aukera. Egin beharrekoa oso sinplea da: kolore bakoitzeko hiztegitxo bana bildu, eta, 5ak eskura dituenean, guztiei batera argazkia atera eta whatsapp bidez 692 730 246 zenbakira bidali behar du.

Parte hartzen duzuen guztien artean 100 euroko 3 sari zozketatuko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!