"Locutorium" antzezlana larunbatean Burlatan

Eroetxe batean gertatzen diren istorioak eskainiko dituzte elebiz "La piel" taldeko maskaradunek Burlatako Kultur Etxean. 

Fermin Cariñena, Jaione Urtasun, Julio César Terrazas López eta Xabier Flamarike dira oholtza gainean ikusiko ditugun aktoreak. Haiekin batera Fernando Salinas soinu jotzailea izanen da eta berak lan honetarako eginiko musika eskainiko du. 

"La piel" talde iruindarrak urrian aurkeztu zuen muntaia hau. Larunbatean Burlatako Kultur Etxean eskainiko dute 20:00etan bertsio elebidunean. 

Irrintzi Plaza saioan izan dira Jaione Urtasun aktorea eta Fernando Salinas musikaria antzezlan honen inguruan solasean.