Kabiak elkartea: Sahara eta Nafarroaren arteko zubiak eraikitzen literaturaren bidez

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 17a, 19:52
Saharan liburutegiei habiak deitzen diete.

Errefuxiatuen eremuetako liburutegiei eta liburutegi-busei laguntza ematea da lehen helburua. 

Elkarte sortu berria da Kabiak. Saharan kabiak esaten diete liburutegiei eta han oso preziatuak dira, kultur gose handia baitute, Kabiak elkarteko Maite Ramosek adierazi digun bezala.

Bestalde, Bubisher deitzen da Sahara basamortuan berri onak ekartzen dituen txoria eta izen hori, hain zuzen ere, aukeratu zuten kanpalekuetako liburutegibusak kudeatzen duen Espainiako elkartearentzat. Orain Nafarroan Kabiak sortu da Bubisher elkartearekin batera aritzeko asmoz. Bere xede nagusia da laguntza proiektuak garatzea Tindouf-eko errefuxiatu kanpamentuetako liburutegi eta ikastetxeekin, bertako libururazain, irakasle eta kultur eragilei laguntza emanez eta hango kultura gure artean ezagutzera emanez.

Aurtengo erronka nagusia liburutegi-bus berri bat lortzea da, zaharkituta eta hondatuta dagoena ordezkatzeko. Hori dena aditzera eman digu Maite Ramos, Kabiak  elkarteko kideak Irrintzi Plaza saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!