Zubiarte euskaltegian plazak libre daude oraindik

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 16a, 08:51

Zabaldu dute Uharteko Zubiarte euskaltegian hutsik dauden plazetan izena emateko epea.

Joan den ostegunetik eta urtarrilaren 22ra arte, Uharteko Zubiarte euskaltegi publikoan hutsik dauden plazetan izena eman ahalko da, Nafarroako Gobernuaren mende dagoen euskaltegian. Euskara-eskolak A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailetan emango dira.

Ikastaroak 16 urtetik gorako pertsonentzat dira, eta honako ordutegian emango dira: 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30. Zubiarte euskaltegi publikoak ondorengo ikastaroetan eskaintzen ditu plazak:

- Astean 10 ordukoa, B1 eta B2 mailetan eta 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 ordutegietan.
- Astean 5 ordukoa, A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailetan eta bi saiotan (astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegun), 09:15-11:45, 17:00-19:30 eta 19:30-21:30 ordutegietan.
- Astean 4 orduko ikastaroa, mintzapraktika, B2 eta C1 mailetan.
- Autoikaskuntzako ikastaroak, astean 2 orduko mintzapraktikarekin eta 6 orduko lan-konpromisoarekin; ordenagailua ondo erabiltzen jakin behar da.
- A2 eta B1 mailetako kanpoko ikastaroak zenbait zentrotan, ematen diren ordutegia lehenetsiz (eguerdia), astelehen, astearte eta ostegunetan.

Matrikula euskaltegiko egoitzan egin behar da (Zubiarte kalea, 13, 31620 Uharte) edo euskaltegiko webgunean: http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/.

Tasei edo plazen eskaintzari buruzko informazio gehiago jasotzeko, aipatutako webgunea kontsulta daiteke, euszubia@educacion.navarra helbide elektronikora idatzi edo ondorengo telefono-zenbakira deitu: 848 431 010.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!