Peter Punk Uharteko Kultur Etxean

Euskalerria Irratia 2016ko abe. 29a, 11:32

Wendi protagonista duen haurrentzako antzerki lan musikala 17:30ean eskainiko du euskaraz TDiferencia taldeak.  

Peter Punk Tdiferenciak sorturiko familia guztiarentzat den komedia musikal bat da. Denok ezagutzen dugun testu klasikoa berrikusi egiten da gaur egungo begiradarekin. Oraingo honetan Wendi izanen da protagonista emakumeari garrantzia emanez, abentura eta gainditze testuinguruan. Wendi moderno eta adoretsua Inoiz Sekula herrira iritsi dela bere amaren aurka errebelatu ondoren. Hiru arte kontatzea utzi zuen! Berotasun, xalotasun, musika punk, rock eta batez ere bizitasunez beteriko Wendiren iritsierak Inoiz Sekula herria era bat aldatuko du.

Gaur Uharteko Kultur Etxean eskainiko dute euskaraz 17:30ean eta jarraian gaztelaniaz. Bihar 30ean, Gayarre antzokian eginen dute goiz eta arratsaldea gaztelaniaz eta urtarrilaren 3an Burlatako Kultur Etxean euskaraz. 

Iker Bengotxea eta Jaione Urtasun aktoreak guren izan dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!