Larrialdi sozialean bizi direnentzako lau etxebizitza, Barañainen

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 2a, 07:50

Akordioa erdietsi dute Udalak eta Nasuvinsak etxebizitzak egokitzeko. 

Larrialdi sozialei erantzuna emateko lau etxebizitza izanen ditu Barañainek. Udalak eta Nasuvinsak akordioa erdietsi dute. Orain, etxebizitza horiek egokitu eginen dituzte, gero, behar gehien duten familiei eskaini ahal izateko. Oraingoz, hiru etxebizitza egokituko dituzte eta laugarrenak zailtasun gehiago ditu baina aztertzen ari dira nola aurre egin. 

Errefuxiatuak, indarkeria jasan dutenak edo larrialdi egoeran bizi direnak hartzeko baliatuko dituzte etxebizitza horiek. Alokairu soziala behar duten familiak hartzea ere aurreikusten du Udalak. Gaia, batzordean eztabaidatuko dute lehenbizi eta osoko bilkuran eman beharko diote argi berdea proposamenari. Ekimen hori Udala babesten duten taldeen akordio programatikoaren baitan dago "etxebizitzak egokitzea behar gehien dutenentzat ahalik eta inbertsio ekonomikorik txikiena". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!