"Ez dok Amairu" Euskal kantagintza berriari eta Oteizari omenaldia

Euskalerria Irratia 2016ko urr. 20a, 19:43
Jorge Oteiza eta Mikel Laboa

Larunbatean Oteiza Museoan mahai-ingurua eginen da goizean eta 20:00etan kontzertu berezia Baluarten, Jorge Oteizaren jaiotzaren 108. urteurrenean. 

Jorge Oteizaren jaiotzaren 108. urteurrena ospatzeko ate irekien eguna antolatu du Oteiza Museoak. Eguerdiko 12.00etan mahai-inguru bat dago antolatua: “Ez Dok Amairu”. Horretan Ana Gándara doktoreak (UPV-EHU), Jon Bagües Eresbileko zuzendariak eta David Guindano musikologo eta Nafarroako Ganbera Abesbatzako zuzendari artistikoak hartuko dute parte. Jarraian bisita gidatua eginen da museoan. Ondoen Jose Angel Irigarayren “Urak dakarrena” obran oinarrituta Koldo Pastorrek egindako moldaketa interpretatuko du Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Talde Klasikoak. Bestalde, arratsaldeko 20:00etan “Ez Dok Amairu” musika emanaldia eskainiko da Baluarteko Ganbera Aretoan. Bertan Julen Lekuona, Xabier Lete, Jose Angel Irigaray eta Benito Lertxundiren kantak eskainiko dira, besteak beste. Parte hartzaileak Durangoko Bogoroditsie Abesbatza, Andoni Arcilla, piano jotzailea eta jazz abeslaria eta Nafarroako Ganbara Abesbatzako Talde Klasikoa izanen dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!