Frankistek eraildakoak omentzeko harlauzak jarri dituzte Atarrabian

Euskalerria Irratia 2016ko ira. 26a, 09:31

1936an eraildako Miguel Labaten biloba Elena Labatek ipini du lehen galtzada harria, eta, orotara, hogei izan dira paratutakoak. AFFNA-1936k antolatu du ekimena.

Frankismoak eraildako horiek oroitu eta omendu dituzte Atarrabian. Hogei harlauza jarri dituzte, erail zituzten horien etxeen aurrean.

Lehena, 1936an Miguel Labaten biloba Elena Labatek ipini du. Hunkigarriak izan dira haren hitzak: "Europan galtzada harriak jarri zituzten gisan nazismoak eraildako horiek oroitzeko, Nafarroako kale eta espaloiak 3.452 plakekin apainduta egon zitezkeen, hala gure holokausto propioaren biktimak non bizi ziren jakinen genuke".

Atarrabiako Udaleko zinegotzi Irene Latasak esan du udalak "konpromisoa" duela memoriarekin, "erreparazioa" sustatzen saiatuko direla azpimarratzearekin bat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!