Txalo Produkzioak ekoitzitako 'Datorren urtean hobeto' antzezlana Burlatan eskainiko dute bihar 20:00etan, kultur etxean.
"Bizitzako pasarteak dira, bakarrizketa laburrak, pentsamenduak, kronikak, elkarrizketa motzak, zerbaiten hasiera, hainbat egoera, kilikagarriak askotan, gure errealitatearen isla, harrika bidaltzeko moduko esamoldeak, apaingarri eta arinkeriatan ibili gabe. Nahi adina emakume klase irudikatuko duten hiru aktoresa, inguruan gertatzen zaigunari tiraka. Krisialdiak, egonean gabe ihes egin nahiak, lainezak, arrangurak…". Hala definitu du Txalo Produkzioak berak obra.
"Lau eskutara idatzita dago, umorez zipriztinduta eta ziria sartzeko prest".