Isaak Martinez ea Liebana Goñi Etxepare sariaren irabazleak

Euskalerria Irratia 2016ko uzt. 1a, 11:56

Nafarroako 19 toki entitatek antolatutako lehiaketa bere 12. ediziora iritsi da aurten. Saridunak Uharteko eskolako irakasleak dira.

 

Zeru gris dago da aurten sariduna izan den almuma. 23 lan aurkeztu dira denera, denak klaitate handikoak Patxi Zubizarreta idazlea eta epaimahaikideak sari emate ekitaldian azpimarratu zuen bezala.

Testuaren egilea Isaak Martinez da, Hondarriabiarra sortzez, eta Uharteko bizilaguna. Marrazkiak, aldiz, Liebana Goñi marrazkilari iruindarrarenak dira. Biak Uharteko eskolako irakasleak dira eta bertan ezagutu zuten elkar.

Lan honetan bi haurren arteko adiskidetasun baten sorreraz mintzo dira eta, aldi berean, generoak eragindako aurreiritzien kontrako aldarri isla eskaintzen zaigu, laguntasunaren aldeko proposamen sotila.

Pamiela argitaletxeak udazkenean plazaratuko du liburua 1200 aleko tiradarekin.

Irabazleak

Isaak Martinez Ortíz, Hondarribian jaio zen 1975ean. Bertan institutua amaitu ondoren, Iruñera etorri zen Irakasletza egitera. Haur Hezkuntzako maisua da gaur egun eta Uharten bizi da. Bere lanak idaztearekin zerikusi handia ez badu ere, txikitatik gustatu izan zaio idaztea eta aspaldidanik lagunentzako edo bere buruarentzako ipuinak edo olerkiak egiten ditu.

Liébana Goñi Yárnoz, Iruñean jaio zen 1986ean. 2009an Arte Ederretan lizentziatu ondoren, Diseinu Grafikoan eta Publizitate Artistikoko Zuzendaritzan espezializatu zen. Ilustrazioarekin zerikusia duten jardueretan parte hartu du, bai bakarka edota Y Peluda kolektiboaren partaide bezala. 2015ean Ilunean Argi argitaratu zuen (Denonartean Argitaletxearekin), berak idatzitako eta ilustratutako haurrendako bere lehenengo album ilustratua. Urte berdinaren bukaeran, bere bigarren albuma aurkeztu zuen Malko izenburuarekin. Gaur egun ilustrazioarekin zerikusia duten proiektu desberdinak egiten jarraitzen du.

Antolatzaileak: Etxepare saria Nafarroako 19 toki entitateek, haien euskara zerbitzuen bidez, antolatzen dute. Hona zerrenda: Agoizko Udala; Antsoaingo Udala; Atarrabiako Udala; Barañaingo Udala; Baztango Udala; Berriobeitiko Udala; Berriozarko Udala; Bortzirietako Euskara Mankomunitatea; Burlatako Udala; Esteribarko Udala; Garesko Udala; Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea; Estella-Lizarrako Udala; Malerrekako Mankomunitatea; Sakanako Mankomunitatea;  Tafallako Udala; Uharteko Udala; Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde Nagusiak eta Zizur Nagusiko Udalaren Kultur Patronatua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!