Lagunak taldeak botako du Barañaingo jaietako txupinazoa

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 21a, 11:55
Argazkia: Lagunak taldeak botako du suziria.

Herritarrek erabaki dute zeinek hasiko dituen bihar hasi eta igandera arte luzatuko diren festak. Arkada Sozial, Siroka eta Turk Band ariko dira, besteak beste.

Barañaingo Udalak, Jai Batzordeak eta Txosna Batzordeak aurkeztu dute jada aurtengo jaien neurriko egitaraua. Lehenengo aldiz, elkarlanean osatu dute. 

Bihar piztuko du Lagunak taldeak suziria, eta txosnak 20:30ean zabalduko dituzte, "aniztasunari eta eredu antikomertzialari" tiraka. Hala, asteazkenarekin, Remigio Pico Jaialdia, Smog, Iruzur eta Mala Sombra taldeak ariko dira.

Ostegunean, Bide Bakarra, Arkada Social eta Bastardix entzuteko aukera eskainiko du Txosna Batzordeak. Eta, ostiralean, herriko taldeak eta Jeimon Turk Banda, Mosh eta Siroka.

Larunbatean, 00:00etan, Trikidantzek joko du, eta 04:00etan, DJ Red Squadek. Igandean, Gazte Eguna ospatuko dute eta Marianitoz Blai eta Las Kasettes-ek joko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!