Barañaingo Udalak, Jai Batzordeak eta Txosna Batzordeak aurkeztu dute jada aurtengo jaien neurriko egitaraua. Lehenengo aldiz, elkarlanean osatu dute.
Bihar piztuko du Lagunak taldeak suziria, eta txosnak 20:30ean zabalduko dituzte, "aniztasunari eta eredu antikomertzialari" tiraka. Hala, asteazkenarekin, Remigio Pico Jaialdia, Smog, Iruzur eta Mala Sombra taldeak ariko dira.
Ostegunean, Bide Bakarra, Arkada Social eta Bastardix entzuteko aukera eskainiko du Txosna Batzordeak. Eta, ostiralean, herriko taldeak eta Jeimon Turk Banda, Mosh eta Siroka.
Larunbatean, 00:00etan, Trikidantzek joko du, eta 04:00etan, DJ Red Squadek. Igandean, Gazte Eguna ospatuko dute eta Marianitoz Blai eta Las Kasettes-ek joko dute.