Eraso matxisten aurkako manifestazioa eginen dute gaur Barañainen

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 17a, 08:20
Argazkia: Barañainen eraso matxisten kontra egindako mobilizazioa, artxiboko irudi batean.

Jaiak aske, gozamenez bete. Erasorik gabeko jaien alde lelopean aterako dira kalera, 19:00etan, Barañaingo udaletxeko plazatik, herri mugimenduko hainbat eragilek deituta.

Barañaingo jaien atarian dauden honetan eginen dute mobilizazioa.

Honako hauek dira deitzaileak: Hagin Barañaingo Talde Feminista, Barañaingo Ernai, Alaitzeko Apyma Mugarri, Barabatu, Barañain Errefuxiatuekin, Barañaingo Jai Batzordea, Barañaingo Gazte Asanblada, Barañaingo Ikasle Abertzaleak, Barañaingo euskal kantak, Barañaingo AHT, Barañaingo Bertso Eskola, Barañaingo PAH, Plataforma Social, Amigos de la huerta, Escuela social de base, Harizti, Hegoak, Karmele gogoan, Presoak etxera, Trikitilariak, Vocalía de la Mujer eta Momotxorroak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!