Nafarroako erresumako oroitarriak, berriz jarrita

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 13a, 09:00
Argazkia: Uharten eta Zangotza ipinitako oroigarriak. / Ahotsa.info

Uharteko eta Zangotzako gazteluetan ipini dituzte berriz erresuma oroitzeko sinboloak, iazko azaroan ezezagunek eraso egin zieten eta. 

1512 oroitzeko ingurumarian, bi oroitarri jarri zituzten Uharten eta Zangotzan Nafarroako erresumaren aldekoek. 2015eko azaroan, baina, eraso egin zieten oroigarriei. Orain, kalte hori konpontzea erabaki dute. Berriz jarri dituzte.

Euskal Herriko beste zenbait herritan ere ipiniko dituzte oroitarriak, Gerza Untzuen, Deion, Iguskizan eta Bermeon, esaterako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!