Orkoiengo etxebizitzen %5 hutsik daude

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 10a, 09:47

1.683 bizitokietatik 86etan inor bizi ez dela nabarmendu du Orkoiengo Udalak egindako ikerketak.

Etxebizitza kolektiboei dagokienez, 61ean ez da inor bizi; familiabakarrekoen kasuan, 25 dira.

Artzapezpikua, Vinsa, Nasuvinsa, Santander Bankua, Bankia, Alzate eraikuntza, Ibiriku eraikuntza... horiek dira etxeak bizilagunik gabe dauzkaten jabeak. Gainera, Hipotekak Kalteturikoen Plataformak azaldu du hiru etxe Sarebenak direla, "banku txarrekoak".

"Etxebizitza askotan, nahiz eta inor erroldatuta ez egon, jendea bizi da", esan dute udaletik, eta "egoera horrek" arazoak sortzen dituelakoan daude: "Udaletik horri aurre egin behar zaio".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!