Etxebizitza kolektiboei dagokienez, 61ean ez da inor bizi; familiabakarrekoen kasuan, 25 dira.
Artzapezpikua, Vinsa, Nasuvinsa, Santander Bankua, Bankia, Alzate eraikuntza, Ibiriku eraikuntza... horiek dira etxeak bizilagunik gabe dauzkaten jabeak. Gainera, Hipotekak Kalteturikoen Plataformak azaldu du hiru etxe Sarebenak direla, "banku txarrekoak".
"Etxebizitza askotan, nahiz eta inor erroldatuta ez egon, jendea bizi da", esan dute udaletik, eta "egoera horrek" arazoak sortzen dituelakoan daude: "Udaletik horri aurre egin behar zaio".