Xabier Arina atxilotua izateko arriskuan dago Auzitegi Nazionalean ez aurkezteagatik

Euskalerria Irratia 2016ko eka. 9a, 10:41
Argazkia: Xabier Arina gaztea, prentsaurrekoaren ostean, Ahotsa.info-ri eskainitako elkarrizketan.

Euskal presoen aldeko ekitaldi batean parte hartzeagatik deitu dute deklaratzera. Orain, atxilotze arriskuan dago, eta atxilo hartzekotan, mobilizazioak iragarri dituzte.

Iazko Burlatako festetan presoen aldeko topan parte hartzeagatik deitu du deklaratzera Entzutegi Nazionalak, baina "desobedientzia" hautatu du gazteak "borroka molde gisa".

"Entzutegi Nazionalak presoekiko eta haien senideekiko elkartasuna amaitzea baino ez du xede", esan du. Horregatik, herritarrei zuzenduriko aldarria zabaldu du: "Ahalik eta lasterren etxera ekartzea lortu behar dugu, eta ahalik eta lasterren kalera".

Atxilotzekotan, batzarra deitu dute Burlatan, egunean bertan, 20:00etan, Ascas plazan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!